GIDA: Dokumentazioa komunikabideetan

Euskal Herriko komunikabideetako dokumentazio-zerbitzuen direktorioa

  • EHU

Noticias de Álava

Egunkarialogo.gif
Komunikabidearen zabalkunde eremua: Araba
Webgunea:
www.noticiasdealava.com
Helbidea:
Avenida Gasteiz 22, bis, 13. bulegoa. 01008 Gasteiz
Telefonoa:
945 16 31 00
Fax: 945 15 43 44
Harremanetarako pertsona: Isabel Muñoz
Posta Elektronikoa:
documentacion@noticiasdealava.com
Sortze data: 2004ko azaroaren 10a
Erabiltzaile mota: Erredakzioa, publizitatea, marketing-a eta administrazioa
Dokumentazio Zerbitzuko langile kopurua: Hiru

1.- Prentsa artxiboaren datuak

Funtsak: Egunkarian argitaratutako guztia gordetzen da. Artikuluak automatikoki datu-basean gordetzen dira eta maketazioak aurretiaz erabakitako guneetan banatzen dira. Egunkaria sortu zenetik ekoiztutako testu guztiak gordetzen dira. Horrez gain, argitalpenaren pdf-ak -gehigarriak barne- gordetzen dira, eta Diario de Noticias de Álava egunkariaren bi bilduma enkuadernatuak dituzte. Kontsultarako eta fotokopiatzeko eskain dezakeen erosotasunagatik, bi hilabeteko epea daukaten egunkariak ere bloketan mantentzen dituzte.

Ezaugarri teknikoak: Erabiltzen den datu-basea Mediagrid izenekoa da eta zenbait liburutegitan banatuta dago:
- Testuak (artikuluak).
- Zain dauden irudiak (oraindik dokumentatzeke dauden argazkiak).
- Historikoa (argazki digital eta digitalizatuen artxibo historikoa).
- Pdf (pdf formatuko orrialdeak).
Egunkariko langileek kontsultak barneko sarearen bitartez egiten dituzte; gainontzeko erabiltzaileek Interneten bidez hemeroteka kontsulta dezakete.

Sailkapen sistema edo dokumentazio lengoaia: Hiztegi egoki eta kontrolatu bat erabili ahal izateko aukera dagoen arren (deskriptore ez-hierarkikoak), denboraren gabeziak ez du gauzak behar bezala gordetzen uzten, eta bilaketak testu librean egitera derrigortzen du.

2.- Argazki artxiboaren datuak

Funtsak: Gaur egun artxibatzen diren argazki guztiak digitalak dira eta denak datu-basean gordeta daude. Kaleratutako argazki guztiak eta plazaratu ez diren argazki hautatuak artxibo historikoaren parte dira. Horiek behar bezala berreskuratu ahal izateko, interesatuak beharrezkoa du datu-basean kontsulta egitea. Kopurua: 575.000 argazki digital, guztiak ere artxibo historikoaren parte dira.

Ezaugarri teknikoak: Mediagrid izeneko datu-basea. Barneko sarearen bidez kontsultagarria.

Sailkapen sistema edo dokumentazio lengoaia: Kontrolatutako hiztegia (keywords-ak edo deskriptore ez-hierarkikoak).

3.- Eskainitako beste zerbitzu batzuk
Diario de Noticias de Álava
egunkariko langileek Noticias de Navarra eta Noticias de Gipuzkoa egunkarietako artxiboak kontsulta ditzakete, argitalpen talde berekoak baitira: Noticias Taldekoak, alegia.